ERREFERENTZIAK

 TERMAS GEOMETRICAS - Germán del Sol


Pasarela baten bidez dena komunikatzeko ideiarekin jarraituz, erreferentzia hau hartu dut.


Proiektu hau Chilen dago kokatua. Proiektua ia irisgarriak ez diren ur bero termaletako iturrietara bide bat egitean datza, 20 putzu daude 450 metrotan zehar. Proiektua zurezko pasarela bat da, hau ur termalen gainetik dijoana eta putzu gutziak lotzen dituena, modu honetan edozein putzutara joateko aukera emanez. 









CREMATORIO - Johan Celsing


Haur eskolari indarra eta presentzia, segurtasun sentsazioa, eta aldi berean askatasuna eta lasaitasun sentsazioak lortzeko erreferentzia hau hartu dut. 


Stockholmeko Woodlandeko hilerriko errausketa-labe berria erliebeak dituen lursail batean dago, Woodland hilerriko baso naturalen eremu batean. Eraikina inguratuz, mende bateko antzinako pinu izugarriak daude.

Nahiz eta arkitektura trinko bat izan bertakoei lasaitasun eta segurtasun sentsazioa transmititzen die, eta aldi berean basoan inbasio mugatua lortzen du. Helburua presentzia inponentea lortzea izan da, eta, aldi berean, barruan klementzia zentzua ematea. 


Mendi magalean kokatuko diren txabolak gauzatzeko erreferentzia hau hartu dut. 


2002an, Peter Zumthor arkitektoari erakarpen turistikoa diseinatzeko eskatu zioten, bisitariei ongietorria emateko eta Saudako meatzaritzera antzinako historia orainera ekartzeko. Eraikin sinpleak meatzaritzan, lan gogorrean eta langileen eguneroko bizitzan oinarritzen dira. Instalazioa museo, kafetegi, komun eta aparkaleku, bide eta eskaileretan datza. 

Instalazio bakoitza ingurune desberdin batean kokatzen da, eta eraikin bakoitza guneari erantzuten dio modu bakar batean, lekuarekin bat eginez, bere proiektua ingurunean barneratzen da, erlazio horrek sentsua sortuz.

Guzti honetaz gain, egitura sinplea, oso ondo integratzen dena. 




HIRU ERREFERENTZIAK BAT EGIN

Alde batetik pasarela, hau programa osoan zehar agertuz eta desagertuz egongo da, zubiak, eskailerak, pasarelak, etab. Honen bidez bide bat sortuz. Pasarela honek gune desberdinak komunikatuko ditu, eta hauek bere eraikuntzan barne erlazio bat izango dute pasarelarekin. 

Bestalde, Peter Zumthor-ek Museoan egin zuen bezala, eskailerak, bideak pasarelarekin bat etorriko dira, hau da, gune edo eraikin batera iristeko, Museoan moduan, eskailerak eta zubiak jarriko dira, eta hauek pasalera izango dira, modu honetan bi erreferentziak bat eginez. 
Horretaz gain, bi erreferentzia hauekin jarraituz, mendi magalean kokatuko diren eraikinetara heltzeko pasaleraren bidez egingo da, lotura bat sortuz denaren artean. 



Comentarios

Entradas populares de este blog

WALDKINDERGARDEN